1857ko martxoaren 8an,
ehungintzan lan egiten zuten emakume talde batek New Yorkeko kaleetara atera
eta beraien lan-baldintza negargarriak salatzea erabaki zuen. Data horretatik
aurrera hainbat ekintza egin ziren. 1908ko martxoaren 5a, garai hartan guztiz
polemikoa zen greba baten eszenatoki izan zen berriz ere New York. Emakumezkoek
soldatetan berdintasuna, lan-orduak 10 ordutara murriztea eta edoskitzerako denbora eskatzen zuen. Greba hartan, ehundik
gora emakume hil ziren erreta Sirtwoot Cotton lantegian, grebari erantzunez
bertako nagusi zenari egotzitako sutean.
1910ean, Copenaguen (Danimarka) izan zen Emakume
Langilearen Nazioarteko II. Batzarrean, ehundik gora emakumek martxoaren 8a
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izendatzea onartu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario